EDE Fundazioak hemen du egoitza soziala, eta bertan jarduten dute bere talde profesionalen zati handi batek.

Lan-espazio zabalak, malguak, erosoak eta teknologikoki hornituak ditu, gizarte-proiektuak garatzeko.

Lanerako espazioak

Eraikinean banatuta dauden lan-guneak pertsonen, ekipoen eta zerbitzuen beharretara egokitu ahal izateko diseinatuta daude.

Eredu berritzaile horrek aukera ematen du lan-modu berrietara egokitzeko, non zentroa pertsonak diren, espazioen aprobetxamendua eta EDEko lantaldeen arteko elkarrekintza optimizatuz.

  • Lan egiteko modu berriak errazteko espazioak birdefinitu dira, eta, horretarako, lan birtuala eta presentziala konbinatzea eta erabiltzaileentzako arreta hobetzea bermatuko duten sistema teknologikoak txertatu dira.
  • Gure misioarekin eta balioekin lerrokatuta dauden beste eragile, pertsona edo erakunde batzuekin batera lan egiteko eremuak daude.
  • Norberaren lanerako guneak
  • Hainbat tamainatako bilera-gelak, teknologikoki hornituak
  • Elkarrizketarako eta banakako konexiorako kabinak
  • Esku hartzerako arloak (banakako arreta, taldean esku hartzeko aretoak, etab.)
  • Elkargune informalak
  • Beste erakunde eta proiektu batzuetara irekiak

Beste erakunde eta proiektu batzuetara irekiak