Gune berritzailea Bilboko erdigunean, bertan bazkaldu eta egoteko, komunitateari irekia eta gure gizarteratze-enpresak kudeatua.

Jatetxe soziala

guruzu-home

Plazak jatetxea izango du, pertsona eta erakunde guztiei irekia.

Gastronomiaren eta pertsonen errealitateen arteko topagunearen bidez, gizarteratzea zuzenean bultzatzen duen jatetxea gara.

  • Jatetxe ireki eta parte-hartzailearen kontzeptu berria, egungo gizarte-jantokien eredua ordezkatzea helburu duena.
  • Jasangarria eta berritzailea.
  • Janari osasungarria, hurbilekoa eta orekatua eskaintzen dugu.
  • Ekitaldi, jarduera eta kultur agendaren topagunea
  • Esperientziak partekatzeko gune atsegin eta dinamikoa.
  • Gure SUSPERTU SM enpresak eskaintzen duen laguntza integralaren bidez; gizarteratzeko eta laneratzeko erreferentziazko enpresa.

Zergatik GURUZU?

“Zu ahoskatzea gustatzen zait. Eztarria loditzen duen zerbait bezala hasten zara, zurrunga lasaigarria egiten duzu, eta xuxurlaka amaitzen duzu, sekretu bat bezala, hurbiltasunetik maitasunez eta leun esaten den bezala. Zure letrak “gu” eta “zu” artean dabiltza, “zer nahi duzu?” eta “mila esker ni artatzeagatik” horien artean. Urrutiko leku askotatik etor zintezke, baina amamak goxua, mamia edo pantxineta eskaintzen dizkizun euskara horretakoa zara”.

GURUZU:

Bizkaieratik dator: Zerguruzu? = Zer gura dozu? = Zer nahi duzu? adierazpen luzeago baten kontrakzioa denez, nolabaiteko abstrakzio-maila du, izen propio gisa erabiltzen laguntzen duena.

  • Sonoritate interesgarria du, “u” askotan errepikatzen da eta.
  • “Gu” eta “zu” hitzak ditu, jatetxearen funtzio sozialari buruzko kontakizun poetikoa ahalbidetzen duena.
  • Janariari dagokionez, “nahi izateari” edota “deseatzeari” buruzkoa da, baina, era berean, nahi biziago eta sozialagoekin lotu daiteke.
  • “Gu”, “gura” eta “zu” formen esanahia nahasturik, “Zu nahi zaitugu” ideiara ere eraman zaitzake.
  • Azentua aldatuz gero, Iguazú, Gurugú eta antzeko beste lurralde batzuetako izenetatik hurbil dagoela ematen du, baina, aldi berean, bizkaieraz oso termino ezaguna da, baita euskaraz hitz egiten ez baduzu ere, eta, beraz, tokiko izaera du, atzerriko herrialde baten nolabaiteko ukitua ematen diona.