Apóstolicas Etxea eraikina osorik birmoldatzea da erronka; 5.000 m2 inguruko azalera dauka.
1988. urtetik gure egoitza eraikin horretan dago. Ordutik, gero eta azalera handiagoa erabili izan dugu alokairuan. 2020. urtean, jabeekin (Apostólicas del Corazón de Jesús) urte askotako harremana eta lankidetza estua izan ondoren, eraikina erosteko akordioa lortu genuen.
Erosketa horren ondorioz, gure jarduera garatzen eta zabaltzen jarraitu dezakegu, izan ere, 50eko hamarkadan Apostolikoek ekipamendu hori eraiki zuten behar jakin batzuei erantzuna emateko, eta guk erantzun gaurkotu bat eman nahi diegu behar horiei. Mugarri horren arabera, gaur egun erabiltzen ditugun 2.200 m2 horiek 5.000 m2 bihurtuko dira.
Aurreikusitako birmoldaketa
- Eraikinerako sarrera nagusia Manuel Allende kaleko 10. zenbakian kokatuko litzateke eta sarrera patioan egongo litzateke.
- Beheko solairu horretan, erdiko PLAZAren inguruan, hauexek bilduko dira: jatetxe berria, EDEren harrera, zenbait programa sozial eta noizbehinkako jarduera/ekitaldietarako areto balioaniztunekin batera biziko dira.
- Manuel Allenderen aldean, egoitza soziala dago, eraikinaren lau solairuetan.
Esku-hartze nagusiak
1. FATXADAK EGOKITZEA
- Eraikuntza hobetzea / energia-ziurtagiria.
- Kanpoko eta patioko itxiturak. Eguzki kontrola.
2. BERREGITURATZE PUNTUALAK
- Eraispenak, berritzeak.
- Komunikazio-gune berriak: eskailerak eta igogailuak.
- Simon Bolibar kaleko terrazetako fatxada berritzea.
3. BARNE-EGOKITZAPENA
- Espazioak birbanatzea.
4. HANDITZEAK
Eraikuntzako elementu berriak:
- Patioko estalkia.
- Harrera-egoitzetara sartzeko galeriak.
- Pabiloi berriak egungo terrazaren gainean, 4. solairuan (erabilera anitzeko eremuak).
- Terraza irisgarri berria 5. solairuan (pabiloi berrien gainean).