Prestakuntza-programak garatzeko eta esku-hartze sozial zuzeneko espazioak

Prestakuntza eta esku-hartzea

Plazak prestakuntzako eta esku-hartze sozialeko hainbat programa hartzen ditu, profil desberdinei zuzenduak (profesionalak, boluntarioak, gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan dauden pertsonak, etab.).

EDE Fundazioak merkatu arrunterako zubi gisa funtzionatzen duten prestakuntza-programak bultzatzen ditu, pertsonen ahalduntzera bideratuta eta haien trebetasunak indartzeko. Bestalde, gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonentzako esku-hartze eredu berriak eraikitzen jarraitzen dugu: indarkeria matxista jasaten duten emakumeak, etxerik ez duten edo iragaitzazko pertsonak, haurrak eta nerabeak, familiak.

Espazio zabalak, abegikorrak eta hornituak eskaintzen ditugu, beste erakunde batzuei irekiak, prestakuntzaren eta esku-hartze sozialaren eremuan programak garatzeko.