Distira egiteko eta gure bertsiorik onena aurkezteko jantziko gara!

Gogoratzen duzue EDE eraikin berriaren birgaitze-prozesuari buruzko dokumental bat filmatzen ari garela? Dokumentalari “La tercera piel” izena emateko ideia Hundertwasser-en 5 larruen teorian sortu zen. Arkitekto eta artistak planteatzen du pertsona guztiak bost larruazalez osatuta gaudela. Lehenengoa gure azala da, epidermisa.

Bigarren larruazala ARROPARI dagokio, eta gure lehen azal sentikor hori estaltzeko, ezkutatzeko edo babesteko erabiltzen dugun janzkera da.

Hundertwasserrek salatzen duenez, “uniformetasunak anonimo eta gris egiten gaitu, eta, aldi berean, moda iragankorren eramaile, eta bigarren azal sortzaile bat, beste larruazalekiko desberdina dena, eramatearen harrotasun pertsonal eta estetikoa ahultzen du”.

Hausnarketa hori Indautxun dagoen gure eraikin birgaiturako ere jasotzen dugu. Eraikin berezia da, azal desberdina du, distiratsua. Aldi berean, barrutik eta kanpotik babesten gaitu, ingurumena zaintzen duten materialak aukeratu direlako, hala nola isolatzaile termikoa. Hemen irakur dezakezu gehiago gaia horri buruz.

Baina bigarren azala, eraikinaren “arropa”, zertan den azaltzeko, arkitektura-taldea dugu. Eraikinaren eraldaketarako dituzten itxaropenak eta nahiak aurreratzen dizkizuegu.