Berriari lekua utziz

Aurreko post-etan kontatu genizuen dokumentalari “La tercera piel” deitzearen ideiak Hundertwasseren 5 larruen teorian duela jatorria. Arkitekto eta artista horrek planteatzen du pertsona guztiak bost larruek osatzen gaituztela. Lehenengoa gure azala da, epidermisa.

Horrekin lotzen dugun kontzeptu nagusia “Memoria” da; izan ere, “Azalak sentitu, gogoratu eta kontatu egiten du”, eta gure iraganarekin, gure ibilbidearekin, esperientziarekin eta entitate gisa garenarekin lotzen dugu.

Berritze prozesuan gaudenez, kanpotik eta barrutik, etxez aldatu ginen geu ere berrituta itzultzeko. Orain aldatu behar da, larruz aldatu behar da.

Prest gaude aldaketarako! Duela urtebete etxea “apurtzeko” ekintzan parte hartu genuen moduan, 30 urtez aterpe eman zigun etxe hura. Zergatik? Berriari lekua uzteko, aurrekoarekin hautsi behar delako.

Estigmak sortzen dituzten estereotipoak eta horiek markatzen dituzten irisgarritasun- eta eskuragarritasun-oztopoak hautsi nahi ditugu. Indarkeria, distantzia, intolerantzia sortzen dituzten harresi eta hesi horiek apurtu nahi ditugu. Hazteko eta duintasunez bizitzeko oztopo bihurtzen diren horma horiek apurtu nahi ditugu. Eta urte horietako onena eraman nahi dugu kontu berria izango dena sortzeko.

Izan ere, gauza berrietan… Datozen topaketak idazteko daude.