Aurreko postean esan genizuen dokumentalari “Hirugarren azala” izena emateko ideia Hundertwasser-en 5 larruen teoriatik sortu zela. Arkitekto eta artista horrek planteatzen du pertsona guztiak bost larru horiez osatuta gaudela. Lehenengoa gure azala da, epidermisa.
Azalarekin lotzen dugun kontzeptu nagusia “Memoria” da. Larruazalaren ezaugarri biologikoak aipatu genituen, eta Hundertwasserrek garatzen dituenak, batez ere. Larruazala memoriarekin lotzen dugu, “Azalak sentitu, gogoratu eta kontatu egiten du” eta gure iraganarekin, gure ibilbidearekin, esperientziarekin eta erakunde gisa garenarekin lotzen dugu.
Memoriari esker oraina ulertzen dugu eta etorkizunari begira jartzen gara, garena errespetatuz.
“Aldaketa iraunkor, inklusibo eta jasangarriak sortu” nahi dituen erakunde bat gara, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzako proiektuak eta zerbitzuak garatuz, eta aldaketa-dinamika hori bera orain ageri da, eta goitik behera zeharkatzen gaitu. Berritze-prozesu betean gaudelako, kanpotik eta barrutik.
Aldaketa etengabea da, Peter Sengek dioen bezala, eta EDE Fundazioaren proiektu berri honetan, eraikina erabat berrituz gauzatu dugu, gizarte-proiektuen ekosistema bihurtu arte eboluzionatuz. Etxez aldatu ginen geu ere berrituta itzultzeko, Plaza proiektu berrirako lan eginez. Eta “etxea” larruz aldatzen da, bertan bizi eta ibiliko den kolektibo bakoitzaren beharrei hobeto eta egokiago harrera egiteko, babesa emateko eta erantzuteko. Oroimena mantenduz eta lehen azal horretan bere burua ezagutuz.
Orain mudantza da, larruz aldatzea tokatzen da. Ezin ditugu gure ibilbidea, balioak eta EDE Fundazioaren Misioa ahaztu, baina orain, datozen 10 urteetan gidatuko gaituen inpaktu-estrategiaren baitan murgilduko gara.
Osagai horiek berria den horretarako, aldatzeko, larrua aldatzeko… balioko digute, baina etorkizunerako garrantzitsua dena eramango dugu.
Prest gaude aldaketarako!