EDE eraikina birgaitzeko aldamioen inguruan jarri genuen olanarekin 300 poltsa egin ditugu.
Lan hori Peñascal Kooperatibako joskintza eta jantzigintza arloari enkargatu diogu. Bertako adituek arreta eta aholkularitza handia eskaini ziguten prozesuan zehar.
Peñascal Kooperatiba aukeratu genuen, gure poltsek ekonomia zirkularraren helburua betetzen zutelako eta, aldi berean, guk aukerak ehuntzen jarraitu nahi genuelako.