Egun gutxi geratzen zaizkigu EDEren eraikin berrira itzultzeko. Ia-ia prest dago!
Duela urte eta erdi hasi zen EDEk Simon Bolivarren eta Manuel Allenden duen eraikina barrutik eta kanpotik aldaketa handia jasaten: proiektu sozialen ekosistema osoa biltzeko birgaitze-lana (irakurri horri buruzko informazio gehiago hemen).
Berriro joan gara eraikinera bisitan eta egunez egun harrituta uzten gaitu. Izan ere, errealitate bihurtzen ari da “Plaza Proiektua” deitu diogun hori: beheko solairuan egongo den “Guruzu” jatetxe soziala, kolektibo zaurgarrientzako zuzkidura-apartamentuetarako lau solairuko eremua, EDErentzako eta gure balio berberak dituzten erakundeentzako laneko eremuak eta “estalkidun” patioa, lorategiz inguratutako eremua izango duen terraza… Hain zuzen ere, bi toki horietan eskainiko dugu komunitateari, Bilbori… zabalik egongo den agenda kultural eta soziala.