Duela urtebete etxea “apurtzeko” ekintzan parte hartu genuen. 30 urtez aterpe eman zigun etxe hura. Zergatik? Berriari lekua uzteko, aurrekoarekin hautsi behar delako. Post honetan kontatuko dizuegu, non “La Tercera Piel” dokumentalaren prozesua jasotzen dugun, Al Borde Filmsekin batera grabatzen ari garena.
Urtebete lehenago, EDEk Simon Bolivarren duen eraikina aldaketa handia jasaten hasi zen kanpotik eta barrutik: gizarte proiektuen ekosistema bat hartzeko birgaitze lan bat (irakurri horri buruz hemen).
Hilabete honetan, urtebete geroago, eraikina bisitatu dugu berriro, eta egunero eraikitzen eta identifikatzen dira argi eta garbi espazioak: “Guruzu” jatetxe soziala beheko solairuan, kolektibo ahulentzako apartamentuek lau solairutan, EDErentzat eta gure balioak partekatzen dituzten erakundeentzat lan egiteko espazioak, eta patioa, terraza… non komunitateari, Bilbori, agenda soziokultural zabal bat eskainiko dugun.